2015(e)ko martxoaren 28(a), larunbata

KORRIKA 2015


Atzo arratsaldean, KORRIKA TXIKIA ospatu genuen Larraulgo eskolako ikasle, guraso eta irakasleok. Herriari bira eman ondoren, eskola aurrean mezua irakurri eta guztiok elkarrekin askaria egiteko aukera izan genuen.
  


Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia da eta guk ere, parte hartu nahi genuen.

 

 

Euskaraz hitz egin dezaket,
Euskaraz hitz egin dezakezu,
Euskaraz hitz egin dezakegu.

Ahal dut euskaraz hitz egin,
Ahal duzu euskaraz hitz egin.
Ahal dugu euskaraz hitz egin.

UREPELETIK LARRAULERA, ETA LARRAULDIK BILBORA.
Denok EUSKAHALDUN izan gaitezen.


 

Mila esker parte hartzeagatik!


GROAU!






 




 





GORPUTZ ADIERAZPENA


HH 5 urtekoak eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2.mailakoak, gorputz adierazpena lantzen aritu gara. Horretarako lau saio erabili ditugu. Lehenengo bietan dantza desberdinak ikasi ditugu eta azken bietan berriz, antzezpen desberdinak egiten aritu gara.