2014(e)ko azaroaren 25(a), asteartea

URMARA



Urmara, Alkizan dagoen aire libreko museoa da. Koldobika Jauregi eskultorearen baserri inguruan dago eta basoan hasi eta erakusketa-gela inguruan zabaltzen da.

2014-2015 ikasturtean- urriaren 3an -  bertan izan ginen eta hemen duzue egonaldiaren argazki-kronika.

 Urmara museoko sarreran gaude; basoan hasten da museoko bisita.
Zuhaitz artean dagoen leku honetan, koldobikak igeltsoarekin marrazkiakegiten ditu; eguraldiaren arabera marrazkiak aldatu egiten dira. Kontzertuak egiteko lekua ere bada.


Basoan egurrezko txabola bat zegoen. “Hitzaren etxea” deitzen diote eta bertan kontu kontari egoteko gela bat dago.


Koldobika jauregiren baserri ondoan berak egindako eskultura handiak daude. 
Erakuslekuan dauden garbatuak; “Zaldunen” kolekzioa osatzen dute.
Gurariak edo desioak oihal batean idatzi eta zuhaitzetatik zintzilikatu genituen aireak munduan zabal ditzan.
Lan desberdinak egin genituen tailer inguruan; gustura aritu ginen arte lanak aztertzen eta egiten.
Egurrezko lepokoak marraztu, lokarria erantsi eta opariarekin itzuli ginen etxera.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina