UDAZKENEAN EGIN DITUGUN LANAK
- Maiatzean babarrunak eta artoa erein genuen; asko kosta zaie heltzea eta laguntzeko orriak kendu eta lehortzeko “laguntza” eman diegu.
- Irailean jarritako eskarolak bildu eta gure artean banatu ditugu.
- Azaloretan harrak zeuden eta botika ekologikoa bota dugu.
- Pixkanaka, babarrunak horitutakoan jaso egin ditugu eta artaburuak ere bai.
Poltsak orekatu.
1kg. pisatzen duen arroz zakua hartu.
Poltsa batean, arroza sartu eta oreka galdu balantzan.
Beste poltsan, artoa sartzen joan.
Arrozak gehiago pisatu.
Arto gehiago bota.
Artoa gehiago pisatu arroza baino.
Arto pixka bat kendu poltsatik.
Oreka: kilo bat arto lortu dugu.
Kilo batek zenbat okupatzen duen ikusi.
Artoa beste kaxa batera bota eta poltsa berrriro bete.
Oraingoan, artoak kilo bat baino gutxiago pisatu.
Ondorioa: Artoa kilo bat eta bi kilo artean dago. Egin dugun porran inork ez du asmatu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina