2015(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

GOAZEN TXANGORA!




Gorputz adierazpena lantzen aritu gara Gorputz Hezkuntzan. Horretarako lau saio erabili ditugu. Saioa bakoitzean, munduko txoko bat ezagutu dugu eta bertan, bertako ohiturak landu ditugu. Honekin, gure emozio, sentimendu eta beharrak adierazteko, gorputzarekin komunikatzeko aukera desberdinak daudela ikusi dugu. 

 
1.TXANGOA: EUSKAL HERRIA

Nora goaz? Munduko mapa bat ikusi eta bertatik bidaiatuko dugula antzeman dugu, baina abiapuntua Euskal Herria denez, bertako kultura zertxobait gehiago ezagutuz gelditu gara lehen txango honetan. Gure kirolak eta dantzak ikusi ditugu, baita berriak asmatu.

 

2.TXANGOA: TXINA

Nora goaz? Aurrekoan, pentxakor gelditu ginen nora joango ginen eta gaur jakin dugu Euskal Herritik Txinara joan garela. Enperadore bat etorri zaigu eta bertako kultura azaldu digu.
  

3.TXANGOA: AFRIKA

Nora goaz? Txina atzean utzi eta Afrikara joan gara. Tribuekin jolasean aritu gara. Begira zenbat erritual desberdin aurkitu daitezkeen.
 


4.TXANGOA: AMAZONIA

Nora goaz? Azken txango honetan, Amazonia ezagutu dugu. Zenbat animali aurkitu ditugun bidetik.
 

Landu ditugun gaitasunak:

- Elkar komunikatzea, gorputza tresna modura erabiliz, beste adierazpen modu batzuk ezagutzeko.
- Autonomia eta sormena lantzea, jarduera ezberdinen bidez, etorkizun batean hiritartasunerako baliagarria izateko.
- Arau eta balore ezberdinak lantzea, taldeka lankidetzan arituz, pertsona bezala formatu eta taldean lan egiten ikasteko.
- Emozio eta sentipenak adierazten ikastea, dantza, atzezpen eta marrazkien bitartez, gainontzekoekin erlazionatzeko.
- Musikaren erritmo- eta abiadura-aldaketak bereiztea, gorputza tresna modura erabiliz, egitura erritmiko bat jarraitu ahal izateko.

Gorputz Hezkuntza
Lehen Hezkuntza

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina